Bilera eguna aldatzen dugu!

Oraingoz zuzendaritzaren bilerak asteartetan izango dira. Bertan izango gaituzue 19:00etatik 20:00etara zuen esanetara.
Las reuniones de la directiva serán los martes. De 19:00 a 20:00 nos tendreís en nuestro local a vuestro servicio.

Badaiako mendialdean GANALTO eta ATXABALera goaz!

Kaixo mendizaleok.
Datorren iganderako, urtarrilak 26an, Arabako ibilbide eder bat dugu aurrez aurre. Badaiako mendialdea ezagutuko dugu. Tontor apalak eduki arren Arabako lautada ezagutzeko aukera aparta da. Bidean,”Cueva de los Goros” ospetsua bisitako dugu errekako urak ez ba du zailtzen eta GANALTOko tontorra(898m) ere bai, bertako garaiena eta ikuzpegi ederrak eskeintzen dituena. Bertatik jeitsi ondoren, bigarrengo erronka bateri ekingo diogu, ATXABAL(896m). Gain hau Zuiako bailaran ezaguna da bertako “Oroko amabirjinaren santutegiagatik”. Itzulerako autobusak bertan itxarongo gaitu.
   Guztita 13 kilometro eta 584 metrotako desnibel metatua ditu goiz buelta honek, lau ordutan egiteko modukoa. Animatu zaitezte eta eman ezazue izena goiko estankoan edo 943860357 telefonoan ostiral eguerdia baino lehenago. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30etan aterako dela eta bere prezioa 7€koa helduentzat eta 5€ umeentzat izango dela.
   Bertan ikusiko dugu elkar.

Para el próximo domingo 26 de enero, os proponemos un bonito itinerario por Araba. Conoceremos la sierra de Badaia. Pese a tener modestas cimas es una inmejorable oportunidad para conocer la llanada alavesa. Nuestra propuesta, nos llevará si el rio lo permite, a la famosa “Cueva de los Goros” y a la cima de GANALTO(898m), la más alta y la que posee mejores vistas. Tras el descenso nos espera una segunda ascensión, ATXABAL(896m). Esta cima es muy popular en el valle de Zuia debido al monasterio de la virgen de Oro que se situa a pocos metros. En su parking nos esperará el autobus de regreso.
Esta salida de medio día posee 13 kilometros y 584 metros de desnivel acumulado que completaremos en cuatro horas. Animaros y apuntaros en el estanco de arriba ó en el teléfono 943860357. Recordad que saldremos de la parada de Txomin Agirre a las 7:30 y que el precio será 7€ para los adultos y 5€ los niños.
Allí nos veremos.

Pagasarri eta GANEKOGORTA urtarrilak 12an

Urte berri on mendizaleok!
   Urte oparoa eta mendi ederrez betea opa dizuegu INDAMENDI M.B. elkartetik. Horretarako, gure aldetik egutegi zabala prestatu dizuegu. Jada eskura duzue gure webgunean. Hasteko, datorren igandean urtarrilak 12an, Bizkaira goaz. Bilbotarren mendi miretsiak zeharkatuko ditugu; GANETA(685M), Pagasarri(671m) eta garaiena GANEKOGORTA(999m). Pagasarri ospetsuena eta jende gehiena biltzen duena da bertako aterpetxeagatik, baina mendizaleentzat GANEKOGORTA da gustokoena, ia 1000 metrotara heltzen delako, Arabarekin muga egiten duelako eta mendi “bocinero”etako bat delako.
    Ibilbidea Igertutik hasiko dugu. 13 kilometrotako luzera eta 800 metrotako desnibela ditu, lau ordu terditan egiteko modukoa. Goiz buelta ederra izango da gabonetako gehiegikeriak bertako aldapan uzteko. Animatu zaitezte eta eman ezazue izena goiko estankoan edo 943860357 telefonoan ostiral eguerdia baino lehenago. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30etan aterako dela eta bere prezioa 7€koa helduentzat eta 5€ umeentzat izango dela.
   Bertan ikusiko dugu elkar.

   Desde la asociación, os deseamos un año repleto de bellas montañas que podais disfrutar con salud. Por nuestra parte, os hemos preparado un calendario lleno de posibilidades que teneis a vuestra disposición en nuestra web. Para empezar, el próximo domingo 12 de enero, vamos a Bizkaia. Descubriremos las cimas más emblemáticas para los bilbainos; GANETA(685M), Pagasarri(671m) y la más alta GANEKOGORTA(999m). La más conocida es Pagasarri por su refugio, pero GANEKOGORTA es la visitada por los montañeros por sus casi 1000metros, por ser limítrofe con Araba y además monte “bocinero”.
Partiremos de Igertu. Los 13 kilometros y 800 metros de desnivel del recorrido podremos completarlos en unas cuatro horas y media. Esta bonita salida de medio día será muy oportuna para dejar en ella los excesos navideños. Animaros y apuntaros en el estanco de arriba ó en el teléfono 943860357. Recordad que saldremos de la parada de Txomin Agirre a las 7:30 y que el precio será 7€ para los adultos y 5€ los niños.
Allí nos veremos.

Abenduak 15ean DENBORALDI BUKAERAKO IRTEERA BAZKARIAKIN

Kaixo mendizaleok.
Igande honetako Tellamendiko irteerakin egutegia bete dugu. Horregatik urtea egoki agurtzeko azken eskeintzarekin gatozkizue. Arlaban gainean dagoen GURE AMETSA jatetxean lekua itzartuta daukagu abenduak 15erako eta bertan bazkide, elkarteko lagun eta mendizaleei orokorrean espero zaituztegu. Hori bai, mendizaleak garenez, mahaira eseri aurretik mendi-buelta bat egingo dugu. Legutiotik abiatuta ABERTIA(867m) mendira igoko gara. Bertako pagadi eta fronte errepublikanoen aztarnen ondotik jarraituz, JARINDO(896m) tontorrera iritxiko gara. Handik, aldaparen jeitsierak jatetxearekin aurrez aurre utziko gaitu. Guztira 12 kilometro eta 350 metrotako desnibela ditu. Edozeinek egiteko modukoa.
       Animatzen zaretenok elkarteko kontuan 45€ helduak eta 40€ umeek ordaindu behar duzue, eta ordainagiria goiko estankoan utzi edo guri helarazi (indamendi1@gmail.com). Prezio horretan jatetxea eta autobusa barne daude, eta izena emateko epea abenduak 9an itxiko dugu.
        Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083
Animo eta bertan ikusiko dugu elkar.

Este domingo con la salida a Tellamendi hemos completado el calendario. Por ello para despedir apropiadamente el año venimos con una última propuesta. En el alto de Arlaban en el restaurante GURE AMETSA hemos reservado mesa para el 15 de diciembre. Allí os esperamos a los sócios, amigos de Indamendi y montañeros en general. Pero no obstante, antes de sentarnos a la mesa nos espera una bonita caminata. Partiendo de Legutio subiremos a ABERTIA(867m). A través de hayedos y siguiendo los rastros del frente republikano llegaremos a JARINDO(896). El descenso nos llevará hasta la mismisima puerta del restaurante. Son 12 kilometros y 350 metros de desnivel que fácilmente podremos completar.
Los que os animeís debeis hacer un ingreso de 45€ los adultos y 40€ los niños en la cuenta de la sociedad y entregar el justificante en el estanco de arriba o hacernoslo llegar(indamendi1@gmail.com). En esa cantidad estan incluidos el autobús y el restaurante. El plazo de inscripción termina el 9 de diciembre.
Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083
Animo, allí nos vemos.

Abenduak 1ean TELLAMENDIra goaz

Kaixo mendizaleok.
Egutegia bukatu aurretik goiz buelta eder bat dugu datorren iganderako, TELLAMENDI mendira. Arabako mendi horretara joateko Durangaldeko Arrazola auzotik abiatuko gara. Anboto ondotik bide maldatsuak Andasto(822m) gainera eramango gaitu. Bertako ikuzpegiak, Anbotoz gain, Izpizte eta Udalatx ere eskeintzen dizkigu. Hortik aurrera, TELLAMENDIraino errez helduko gara. Bere 834 metrotako garaiera gurutze haundi batek luzatzen du, bailarako edozein baztarretik ikusi dedin. Itzultzeko autobusak Aramaioko Ibarran itxoingo gaitu.
    Guztira 12 kilometro eta 600 metrotako desnibela ditu igandeko erronkak. Lau ordutan errez egiteko modukoa da. Animatu zaitezte eta eman ezazue izena goiko estankoan edo 943860357 telefonoan ostiral eguerdia baino lehenago. Gogoratu Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako garela eta bere prezioa 7€koa helduentzat eta 5€ umeentzat izango dela.
Bertan ikusiko dugu elkar.

Antes de completar el calendario tenemos una bonita salida mañanera, a TELLAMENDI. Para ir a esta cima alavesa partiremos del barrio del Duranguesado Arrazola. El camino en fuerte pendiente nos llevará a Andasto(822m). En su panoramica además de Anboto disfrutaremos de Izpizte y Udalatz entre otros. A partir de ahí llegaremos con facilidad a TELLAMENDI. Sus 834 metros estan prolongados con una cruz de grandes dimensiones, logrando que se vea de cualquier punto del valle. El autobús de vuelta nos esperará en Ibarra(Aramaiona).
Son 12 kilometros y 600 metros de desnibel que fácilmente haremos en menos de cuatro horas. Animaros y apuntaros en el estanco de arriba ó en el teléfono 943860357. Recordad que saldremos de la parada de Txomin Agirre a las 7:30 y que el precio será 7€ para los adultos y 5€ los niños.
Allí nos veremos.

Azaroak 17an ARTXUETAra!

Kaixo mendizaleok.
Errioxatik etorri berriak egon arren, egun erdiko irteera aparta prestatu dizuegu datorren iganderako. Aralarreko ekialdean dagoen ARTXUETA(1338m) mendira goaz.
  Madotz herritik abiatuta, lehenbizi, udazkeneko kolorez betetako baso eder bat zeharkatuko dugu. Bertatik irtendakoan, Ata bailara izango degu aurrez aurre, Aralarreko ederrenetakoa. Hemendik aurrera, aldapa gogor batek eramango gaitu ARTXUETA tontorrera. Bertako antena ugariak lekua zatartu arren, Aralarreko ikuspegi zabala bezain ederra eskeintzen digu. Amaitzeko Aralarko San Miguel Santutegian itxoingo digu itzultzeko autobusak.
   Ibilbideak 10 kilometro inguru eta 600 metrotako desnibela du. Gure iritziz lau ordu azpitik egiteko modukoa da. Animatzen zaretenok goiko estankoan izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehenago(nahi izan eskero telefonoz 943860357 zenbakian). Helduek 7€ eta umeek 5€ ordaindu behar dute Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusa.
Animatu eta bertan ikusiko gara!

Aunque acabamos de venir de La Rioja, os hemos preparado una preciosa salida para el próximo domingo. Vamos al monte ARTXUETA(1338m) en la zona este de Aralar.
Saldremos del pequeño pueblo de Madotz. En primer lugar nos espera un bonito bosque lleno de colores otoñales, que tras atravesarlo, da paso a uno de los valles mas bonitos de Aralar, el valle de Ata. A partir de este punto nos espera tras una fuerte pendiente la cima del ARTXUETA. Pese a estar llena de antenas, ofrece unas vistas incomparables de Aralar. Para terminar descenderemos hasta el Santuario de San Miguel de Aralar, donde nos esperará el autobus de regreso.
Son 10 kilometros y 600 metros de desnibel que esperamos hacer en menos de cuatro horas. Los que os animeís debeis apuntaros en el estanco de arriba o llamar al telefono 943 860357. El autobus que saldrá a las 7:30 de Txomin Agirre tendrá un precio de 7€ para los adultos y 5€ para los niños.
¡Animaros que merece la pena!

Urriak 13an ARBELAITZera goaz

Kaixo mendizaleak.
Datorren asteburuan ere mendira goaz. Udazkeneko urtaroa aprobetxatu nahian, irteera ugari ditugu gure egutegian. Jarraian datorkiguna, urriak 13an, ARBELAITZera izango da. Aitzgorri-Aratz parke naturaleko tontor sonatuetako bat da. Bere 1506 metrokin, Aitzgorriren itzalpean bisitari gutxiago izan arren, bide ederrak eta erronka gogorra eskeintzen dizkigu. Ibilbidea Barrendiolako urtegian hasiko degu. Bide maldatsu baten bitartez Biozkoma lepora iritsiko gara. Bertatik, lehen mailako ARTZANBURU(1359) tontorretik igarota, mendilerroa jarraituz ARBELAITZera iritsiko gara. Gu ATXURIra jarraitu beharrean Zegamaruntz jeitsiko gara bide desberdinak exploratuz.
   Ibilbideak 16 kilometro, 900 metrotako desnibela du eta bera betetzeko sei ordu inguru beharko ditugu. Animatzen zaretenok goiko estankoan(943860357) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen. Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako gara. Autobuseko prezioak ohikoak izango dira: 13€ helduak eta 7€ umeak.
  Animatu zaitezte, merezi du eta!

El próximo domingo tambien vamos al monte. Nuestro calendario esta repleto de salidas para poder seguir disfrutando del otoño. La siguiente será a ARBELAITZ. Es una de la cimas con mas renombre del parke natural Aitzgorri-Aratz. Con sus 1506 metros, vive eclipsada por su cercana Aitzgorri, pero nos ofrece un bonito camino y todo un reto ascender hasta él. Comenzaremos en la presa de Barrendiola. Ascendiendo por un empinado camino alcanzaremos el collado Biozkoma. A partir de ahí, pasando por la cima ARTZANBURU(1359), continuando por el cordal llegaremos a ARBELAITZ. Dejando ATXURI de lado, bajaremos a Cegama descubriendo nuevos caminos.
La senda tiene 16 kilometros y un desnivel de 900 metros. Necesitaremos unas seis horas para completarla. Los que os animeís, debeis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. Partiremos a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre y los precios del autobús serán los de costumbre: 13€ los adultos y 7€ los menores.
Animaos, que merece la pena!

Azaroak 1eko asteburua Errioxan

Kaixo mendizaleok.
Mendizaletasunez gozatzeko aukera denak aprobetxatu nahian, azaroak 1eko asteburuan Ezcaray-ra joatea erabaki dugu. “La Demanda”ko mendilerroa, Errioxako gune ederrenetakoa da. Bertan daude Otero, Torocuervo, San Lorenzo (bertako gailur garaiena) eta Ezcaray-ko giro aparta. Hiru egunetako irteera honetan, bertako ibilbide adierazgarrienak aukera ditugu: San Millan de la cogolla(GR98), Azarrulla 7puentes-SAN LORENZO(2271) eta Valgañon–Cruz de la Demanda.
      Hiru egunetako asteburua ostiralean aterata hasiko genuke. Bi gau, bi afari, itzulerako bazkari berezia eta autobusa, bazkideentzako 175 euroko prezioa izango du. Gainontzekuentzat 200 eurokoa izango da. Animatzen zaretenok elkarteko kontu korrontean ingresoa egin behar dezue, eta ordaiagiria goiko estankoan utzi edo guregana helarazi.
                Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083
Gogoratu irteera berezi hauetan parte hartzeko ezinbeztekoa dela federatuta egotea edo seguru partikularra edukitzea. Izena emateko epea irekita egongo da urriak 21arte.
Animatu zaitezte, merezi du eta!
           ___________________________________
Queriendo aprovechar toda oportunidad de disfrutar de la montaña, hemos decidido ir a Ezcaray el fin de semana del 1 de noviembre. La sierra de la Demanda es una de las zonas mas bellas de La Rioja. En ella se encuentran Otero, Torocuervo, San Lorenzo (la cima más alta) y el incomparable ambiente de Ezcaray. Durante tres dias haremos tres de las rutas más caracteristicas: San Millan de la cogolla(GR98), Azarrulla 7puentes-SAN LORENZO(2271) y Valgañon–Cruz de la Demanda.
Este fin de semana de tres días lo empezaremos saliendo el viernes. Dos noches, dos cenas, la comida especial del último día y el transporte en autobus, tiene un precio para los socios de 175 euros. Para el resto será de 200 euros. Los que os animeis debeis hacer el ingreso en la cuenta corriente del club, y entregar el resguardo en el estanco de arriba ó hacernoslo llegar.
Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083
Recordar que en estas salidas especiales es imprescindible estar federado ó tener un seguro particular. El plazo de inscripción estará abierto hasta el 21 de octubre.
Animaros que merece la pena!

 - ikusi mapak -

Urriak 6an CERVERAra goaz Toloñoko mendilerroan

Kaixo mendizaleak.
Egun osoko irteerekin jarraituz, datorren igandean urriak 6an, Araba hegoaldera joatea proposatzen dizuegu. Toloñoko mendilerroan dagoen CERVERA tontorrera hain zuzen. Pipaon herritik abiatuta bere 1384 metroak garaitu beharko ditugu. Bertatik Errioxako ikuspegi aparta eskeintzen zaigu. Gure bidea jarraituz, Errezilla lepotik barrena, Guardiako herrira jeitsiko gara. Bidearen 14 kilometroak egiteko eta 550 metrotako desnibela igotzeko bost ordu inguru beharko ditugu.
  Animatzen zaretenok goiko estankoan(943860357) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen. Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako gara. Autobuseko prezioak ohikoak izango dira: 13€ helduak eta 7€ umeak.
  Animatu zaitezte, merezi du eta!
Continuando con las salidas de día completo, os proponemos ir al sur de Araba. Concretamente a CERVERA en la sierra de Toloño. Partiendo de Pipaon tendremos que ascender hasta sus 1384 metros. Desde su cima, disfrutaremos de una preciosa vista de La Rioja. Descendiendo por el collado de Recilla finalizaremos la marcha en la localidad de La Guardia. Completar los 14 kilometros y 550 metros de desnibel nos llevará unas cinco horas.
Los que os animeís, debeis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. Partiremos a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre y los precios del autobus serán los de costumbre: 13€ los adultos y 7€ los menores.
Animaos, que merece la pena!

Eskola Kirola: irailak 28an HERNIOra goaz

Kaixo mendizaleok.
Datorren larunbatean, irailak 28an, bailarako usadioa jarraituz HERNIOra goaz. Eskola kirola ekimenaren barruan, datorren larunbatean MENDIZALETASUNAren ordua da. Oraingo honetan Errezilgo gainetik(Trintxera) abiatuko gara, baina zuzenean Zelatunera joan beharrean Aizpel ingurutik urbilduko gara tontorrera. Jarraian jeisterakoan, Zelatunetik pasatuta Andazarraten amaituko dugu. Guztira 11 kilometro eta 500 metrotako desnibela du. Ibilbide polita eta garai-garaikoa.
Zure eskolako kirol arduradunari emaiozue izena eta zatozte Indamendi MBk antolatu duen autobusean. Bere prezioa, helduentzako 7€-koa eta umeentzat 5€-koa izango da. Txomin Agirreko geltokitik 8:30etan aterako da, eta eskoletan izena emandakoek lehentasuna izan arren, edonor joan daiteke eserlekuak bete arte.
Animatu eta bertan ikusiko gara.

mapa ikusteko -egin klik-

Irailak 22an ARXURIA eta IBANTELI / LABEAGA

Arxuria-Peñaplata

Kaixo mendizaleak.
Ikasturtea hasteko ibilaldi aparta dakarkizuegu. Datorren igandean, irailak 22, Zugarramurditik abiatuta, ARXURIA eta IBANTELI/LABEAGA totorretatik zehar, Bera-ra doan bidea egitera goaz. ARXURIA bere 752 metroekin bietatik garaiena da. Bere izena, bustia eta eguzkipean dagoenean duen disdiragatik du (arri-txuria edo erdaraz Peñaplata). Lapurdi eta Nafarroaren bitarteko mugatik doan ibilbideak, guztira 20 kilometro, 530 metrotako desnibela du eta 6 orduetan beteko genuke. Mendi ertainak izan arren metatutako igoera ez da edonolakoa, 1085 metrokoa alegia. Ibilbidearen luzeragatik jatordua motxilan eramatea komeni da. Beraz, egun osoko irteera izango da.
  Animatzen zaretenok goiko estankoan(943860357) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen. Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako gara. Autobuseko prezioak ohikoak izango dira: 13€ helduak eta 7€ umeak.
  Animatu zaitezte, merezi du eta!

Ibanteli-Labeaga

Para comenzar el curso os traemos una salida muy especial. El próximo domingo 22 de septiembre, saliendo de Zugarramurdi, cruzando ARXURIA e IBANTELI/LABEAGA, haremos la senda que nos lleva hasta Bera de Bidasoa. Arxuria es la cima mas alta con 752 metros. Su nombre lo debe al brillo que muestra cuando está mojado y luce el sol(en castellano Peñaplata). La senda que nos lleva por los límites de Lapurdi y Nafarroa posee 20 kilometros, un desnivel de 530 metros y necesitaremos 6 horas para completarla. Aunque las cimas son de un tamaño medio, el desnivel acumulado es de 1085 metros. Además debido a  la duración de la caminata conviene llevar el almuerzo en la mochila. Por tanto, será una salida de día completo.
Los que os animeís, debeis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. Partiremos a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre y los precios del autobus serán los de costumbre: 13€ los adultos y 7€ los menores.
Animaos, que merece la pena!

                            —— ikusi mapa ——

Older posts «