AITZORROTZ

ESKOLA KIROLA ekimenaren barruan dago antolatuta, baina eskolakoen ondoren, autobusa bete arte edonork joan daiteke.

Bai, errepidetik hainbestetan ikusi dugun tontor ikusgarri horretara goaz otsailak 23an. Betik ikusgarria bada, pentsatu goitik dagoen ikuspegia nolakoa izango dan. Ibilbideak 8.5 kilometro eta 450 metroko desnibela ditu. Jeitsterakoan Dorletako ermitatik pasako gara, eta bukaera Lehintz Gatzagako herri txiki bezain politean amaituko dugu. Eguerdiko ordubietarako Zumaian bueltan egono gara.

Emaiozu izena zure eskolako kirol arduradunari eta zatoz Indamendi MBk antolatu dizueten autobusera.

8:30etan Txomin Agirreko geltokitik aterako gara!