Arbil

Datorren otsailak 1ean, Eskola Kirola ekimenaren barruan, mendi irteera dugu eskolekin. Oraingoan gure inguru urbileko ibilbide bat aukeratu dugu. Deba herritik abiatuta, autopista azpitik igarotuta  Arbil tontorrerantz joko dugu. 434 metro, buzoi berezi bat eta itsasorantz eta Izarraitzerantz ikuspegi ederrak ditu. Jeitsieran, aspaldiko ur kananalen gainetik doan bidetik, Lasturrera helduko gara. Guztira 8 kilometro eta metatutako desnibela 533 metrotakoa dira, lau ordutan egiteko modukoa. Indamendi MBk autobusa prestatu dizuete mendizaletasuna suspertzeko. Aprobetxa ezazue eta eman izena eskoletako kirol arduradunari. Autobusa 8:30etan Txomin Agirreko geltokitik aterako da.
Animatu eta bertan ikusiko gara!

Gogoratu autobusa bete harte edonor joan daitekela, beraz, helduak ere gonbidatuta zaudete    /    Recordad que cualquiera puede ir hasta que se complete el autobús, por tanto, los adultos también estais invitados.

Deba – ARBIL – kanala – Lastur

202003 EK Deba Arbil Kanala Lastur
202003 EK Deba Arbil Kanala Lastur
202003_EK Deba_Arbil_Kanala_Lastur.gpx
203.9 KiB
126 Downloads
Details