«

»

Kruzeta – DURAKOGAIN – MURUGAIN – Sta. Ageda

URTE BERRI ON ¡¡¡¡¡¡¡

Kaixo denoi. 2015 urteari hasiera emateko hona hemen prestatu degun txangoa. Gabon hauetan hartutako guztiak botatzekotan (ahal dena beintzat) hau prestatu degu. Irteera Krutzeta portutik izango da eta bidean lehenik Durakogain tontortxoa egin eta ondoren Untzila auzoan hamaiketakoa egiteko aukera izango da. Ondoren Murugain mendia egin eta Gezalibar auzoan amaituko degu; auzo honetan Santa Agedako erietxea dago. Aurrekotan bezela izena ematea goiko estankoan (telefonoa 943860357) eman beharko da ostiral eguardian baino lehen. Irteera beti bezela auobus geltokian (Garoa parean) goizeko 7.30etan eta prezioak ihazkoak bezela: helduak 6€ eta umeak 4€. Animo eta igandean ikusiko dugu elkar.

Track-a webguneko FITXATEGIAK->TRACK-ak gunean topatuko duzu