«

»

Ira 25

Urigoiti – LEKANDA – Urigoiti.

Kaixo denoi.
Aste hontakoa oraindik gogoan degula hemen gatoz beste eskaintza batekin. Oraingoa datorren igandean, Urriak 1, izango da eta egun osokoa. Aste honetan Nafaraoan ibili geran bezela, igandean Bizkaia aldera joko degu, Gorbeia ingurura hain zuzen. Plana honako hau da, autobusez joango gara Urigoitira, Lekanda mendia igo (1309 m), eta beste bide batetik berriro Urigoitira jeitsi. Esanda bezela, Gorbeikako parke naturalean barrena ibiliko gera, Itxinako haitzetan, leku oso polita eta gutxitan ikututakoa. Guztira 13,5Km izango du luzera, 800m desnibela eta 4 eta 5 ordu bitarteko iraupena. Gogoratu track berria jarrita dagoela. Irteera beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik. Izenak emateko Goiko estankoan (943860357), ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Hola a todos.
Todavia tenemos reciente la excursión que acabamos de hacer y ya tenemos otra preparada. En esta ocasión la excursión será el próximo domingo, 1 de octubre, y será para todo el día. Si esta semana hemos recorrido Nafarroa, en esta ocasión iremos a Bizkaia, la zona de Gorbeia más concretamente. El plan será el siguiente: el autobús nos llevará a Urigoiti para subir a Lekanda (1309 m) y por otro camino distinto bajar de nuevo a Urigoiti. Como hemos comentado anteriormente iremos al Parque Natural del Gorbea, mas concretamente a la zona de Itxina. En total serán unos 13,5Km, desnivel de 800m aproximadamente y una duración de entre 4 y 5 horas. Recordad que el nuevo track ya está puesto. La salida como siempre será a las 7,30 de la mañana desde la parada de autobús. Para apuntarse, en el estanco de arriba (943860357), antes del viernes al mediodía. Los precios serán los de costumbre; 12€ los adultos y 6€ los niños. Animo, nos vemos el domingo.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude