«

»

Urr 22

Banka – MUNHOA – Luzaide

Kaixo denoi.
Hemen gera berriro ere. Jakingo dezuen bezela Pilarikako zubian Leon aldean ibili gera, Mendi ederrak ikusi, lagunarteko giroa zoragarria, eguraldi paregabea eta inguru horietan izan diren zuteak ere nahiko gertu ikusi ditugu. Oraingoan Iparraldera joko degu, Frantzia eta Espainian arteko muga pasako degu, Aldudeko bailara eta Auñamendiko eskualdea lotuko ditugu. Plana honako hau da: Bankatik (Aldude bailaran) irten, Munhoa mendia (1021 m) egin eta Luzaiden bukatu. Irteera igandean, hilak 29an izango da eta egun osokoa. Txango honek 14.5 kmko luzera izango du, 1000 metroko desnibela eta 5 eta 6 orduko iraupena gutxi gora behera. Irteera beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.
Hola a todos.
Ya estamos aquí de nuevo. Como ya sabreís el puente de la Pilarica hemos estado en Leon, montes preciosos; un tiempo maravilloso y también hemos visto los incendios que han asolado la zona de Galicia-Leon. En esta ocasión iremos hacia Iparralde, más concretamente en la frontera entre Francia y España, uniremos el valle de Aldudes y la comarca de Auñamendi. El plan es el siguiente: salida de Banca, subir a Munhoa (1021 m) para terminar en Luzaide-Valcarlos. La salida será el domingo dia 29 y será para todo el día. En esta ocasión la excursión tendra una longitud e 14.5 km, un desnivel de 1000 metros y una duración aproximada de entre 5 y 6 horas. Saldremos como siempre a las 7.30 de la mañana desde la parada de autobús. Para apuntarse, en el estanco de arriba 8943860357) antes del viernes al mediodia. Los precios serán los de costumbre; 12€ los adultos y 6€ los niños. Animo, nos vemos el domingo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude