«

»

Api 27

LEKANDA eta ZANBURU Maiatzak 6an

KAISO MENDIZALEOK:

Aratzeko irteera arrakastatsuaren ondoren, Euskal Herriko beste gailur mitiko bat igotzera gonbidatzen zaituztegu. Bizkaiko LEKANDA(1309) da gure proposamena. Gorbeiako Itxina mendiguneko gailur garaiena da. Gaztelua balitz bezala bertara inguratzeko aukera gutxi uzten ditu, denen artean Atxularren Begia delarik ospetsuena. Bera zeharkatu ondoren kobazulo, leize, pago, eta bidesidorrez betetako paisai erakargarri bat topatuko degu. Urigoititik abiatuta, Atxular Begitik sartuko gara Itxiña barrenera. Lekanda puntako ikuzpegia gozatu ondoren Arrabako zelaietara Kargalekutik jeitsiko gara. Jarraian, Zanburuko(794) goi-lautadatik pasatuta, arratiako Zeanurin bukatuko zaigu ibilbidea. Guztira 17km, 800metroko malda eta 5 edo 6 orduko martxa da. Egun osoko irteera hau Maiatzak 6an izango da eta goizeko 7.30tan autobus geltokitik aterako da. Bertara joateko izena eman goiko estankoan (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€ izango dira. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Tras la exitosa excursión a Aratz, ahora os animamos a otra de las cimas míticas de Euskal Herria. Os proponemos LEKANDA(1309) en Bizkaia. La cima mas alta del macizo de Itxina en Gorbeialdea. Como si de una fortificación se tratara, Itxina no ofrece muchas facilidades para adentrarse en ella. La mas popular es el Ojo de Atxular. Tras atravesalo nos encontraremos con un precioso paisaje de cuevas, hayas, simas y senderos.      Partiremos de Urigoiti para adentrarnos en Itxina atravesando el Ojo de Atxular. Tras disfrutar de las vistas desde Lekanda, bajaremos a las campas de Arraba por kargaleku. Continuaremos por la meseta de Zanburu(794) para terminar en Zeanuri. Son 17km y 800m de desnivel realizables en 5 o 6 horas. Esta salida de día completo partirá el 6 de Mayo a las 7:30 de la parada de autobus. Los interesados deben apuntarse en el estanco de arriba(943860357) antes del mediodía del viernes. Los precios seran 12€ los adultos y 6€ los niños como siempre.  Ánimo, nos vemos el domingo.