«

»

Ekainak 3an JURRAMENDIra

Kaixo mendizaleok.
Datorren asteburuan(ekainak 3) JURRAMENDIra goaz. Lizarraldeko mendi hau, bere 1045 metrotako garaierakin, nafarroako erdialdea eta erribera bereizten dituen muga naturala da. Dituen ikuspegi zabalengatik Karlisten ekintzetako kontrol gunea izan zen, eta bere oinordekoentzat mendi sakratua.
Iratxeko monastegitik abiatuko gara, eta “gurutze bidea” eginez San Ciprianoko ermita ikusi dezakegu. Hainbat tontor eta gurutzen ondoren Jurramendiko puntu garaienera helduko gara. Jeitsiera Monjardinerantz eginez, bertako gaztelurako igoerakin amaituko dugu. Guztira 15 kilometrotako luzera eta 500 metroko desnibela du. Bost ordutan egiteko asmoarekin egun osoko irteera izango da. Beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik aterako gara. Animatzen zaretenok izenak goiko estankoan(943860357) eman ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€ izango dira.   Animo, bertan ikusiko gara.

MONJARDIN Gaztelua

El próximo fin de semana(3 de junio) vamos a MONTEJURRA. Con sus 1045 metros, este monte de “Tierra Estella” es frontera natural entre la Navarra media y la rivera. Su situación estratégica la convirtió en centro de operaciones durante las gerras carlistas, y en montaña sagrada para sus herederos.
    Partiremos del monasterio de Iratxe, y siguiendo el “via crucis” pasaremos junto a la ermita de San Cipriano. Tras varias cimas y cruces llegaremos al  más alto de Montejurra. Descenderemos hacia Monjardin, para finalizar subiendo al castillo que corona la localidad. Son 15 kilometros de longitud y 500 metros de desnivel. Durará unas cinco horas y por tanto la salida será de día completo.  Saldremos a las 7:30 de la parada de bus como es habitual. Los que os animeis debeis apuntaros en el estanco de arriba(943860357) antes del mediodía del viernes. Los precios seran de 12€ los adultos y 6€ los niños.
    Ánimo, nos vemos allí.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude