«

Jaizkibeleko itaslabarreko ibilbidea

Kaixo mendizaleok:
Gipuzkoatik atera gabe, bertako ibilbide berezienetako bat egitera goaz datorren igandean(ekainak 17). Jaizkibeleko itsaslabarretatik zehar, Hondarribitik Pasai Donibanera doan ibilbide ospetsua alegia. Altxorrez beteta dagoen ibilbidea da. Horien artean, ikusgarriena, itsasoak eta haizeak moldatutako haitzak, eta ez ahaztu itsasertzeko etengabeko ikuzpegi ederra.
Ez da bide erraza, malda laburrak izan arren etengabeko igoera-jeitsierak dituelako. Horregatik bere 21 kilometro egiteko 7 edo 8 ordu beharko ditugu. Jatordua bideko punturen batetan egiteko janaria soinean eraman beharko da. Garrantzitsua da baita ere ur ugari eramatea(2 edo 3 litro) bidean iturririk ez dagoelako. Guzti honengatik, umeentzat desegokia iruditzen zaigu.
Gurekin etorri nahi dezutenok “goiko estankoan” apunta zaitezkete edo 943-860357 telefonora deitu dezakezue ostiral eguardia baino lehen. Egun osoko irteera honetara, goizeko 7.30tan autobus geltokitik abiatuko gara. Prezioak ohikoak dira; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

El próximo domingo(17 de junio), vamos a uno de los senderos mas especiales de Gipuzkoa. A la famosa ruta de acantilados entre Hondarribia y Pasai Donibane. Es una ruta llena de pequeños tesoros. Entre ellos están las paredes caprichosamente esculpidas por el mar y el viento, además de una interminable panorámica de la costa.
    Aunque no posee un gran desnivel, no es un paseo debido a sus continuas subidas y bajadas. Por ello, para completar sus 21 kilometros necesitaremos 7 u 8 horas. Deberemos llevar la comida a cuestas para almorzar durante la travesía y abundante agua(2 o 3 litros) al no haber ninguna fuente. Por las características del camino desaconsejamos la participación de niños.
    Los interesados en venir con nosotros a esta salida de día completo, tienen que apuntarse en el “estanco de arriba” o llamar al telefono 943-860357 antes del mediodía del viernes. Saldremos como siempre a las 7:30 desde la parada del autobus. Las tarifas son las habituales, 12€ los adultos y 6€ los niños. Ánimo, nos vemos el domingo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude