«

»

Azaroak 11ean Berastegi – LAGARTE – Berrobi

Kaixo mendizaleok.
Ordutegia aldatuta eta negu giroa atean dugula egun erdiko irteerak egiten hasiko gara. Horretarako Berastegi ingurua aproposa da. Datorren igandean azaroak 11ean bertako LAGARTE(807m) mendia igotzea proposatzen dizuegu. Prestatu dugun 15 kilometrotako ibilbide honetan bailarako ikuspegi ederrenak ikusiko ditugu. Berastegitik abiatuta Erroizpe-Uli mendilerrotik joango gara, eta Aldamuño, Arburu-Gaztelu, Gazteluhaitz eta amaitzeko Iturregi tontorren ondotik pasako gara 4 orduko ibilbide honetan.
Animatzen zaretenok goiko estankoan(943860357) apunta zaitezkete ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa goizeko 7:30etan aterako da Garoa tabernaren aurretik, eta bere prezioa 6€ helduentzat eta 4€ umeentzat izaten jarraituko du.
Bertan ikusiko gara elkar, animatu!

Con el horario cambiado y el invierno en el ambiente es tiempo de hacer salidas de media jornada. Para ello la zona de Berastegi es inmejorable. El próximo domingo 11 de noviembre os proponemos ascender a LAGARTE(807m). En la travesía de 15 kilometros que os hemos preparado vereis las mejores vistas del valle. Partiendo de Berastegi iremos por el cordal Erroizpe-Uli, y pasaremos por Aldamuño, Arburu-Gaztelu, Gazteluhaitz e Iturregi en esta excursión de 4 horas.
   Los que esteis interesados debeis apuntaros en el estanco de arriba(943860357) antes del mediodía del viernes. El autobus saldrá a las 7:30 frente al bar Garoa, y su precio es de 6€ los adultos y 4€ los niños como siempre.
    Nos vemos el domingo, animaros!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude