«

UDALAITZ datorren martxoak 24ean

Kaixo mendizaleok.
Elkarteko egutegiari begiratuta erronka ederra datorkigula ikusi dezakezue, UDALAITZ (1120m). Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean kokatutako mendi honek ikuspegi guztietatik ederra dirudi. Betidanik Mari-ren bizileku eta aspaldi monastegi baten kokaleku, gaur egun euskal mendizaleen ezinbesteko bat bihurtu da.
Oraingo honetan Kanpazar mendatetik abiatuko ginake. Goikaldean gurutzea nabarmentzen da lehenbizi, baina bera ez dago tontor garaienean. Igotzen jarraituz burutuko dugu gailurra. Gure ibilbideak mendebaldetik Besaiderantzko jeitsierara eramango gaitu, handik GR121a jarraituz Udala auzoan amaitzeko. Guztira 11 kilometro, 600 metroko desnibela eta lau ordutan egiteko moduko ibildea da. Autobusa Txomin Agirretik aterako da 7:30etan beti bezala. Izena emateko, goiko estankoan egin dezakezue (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Autobusaren prezioak beti bezela honako hauek dira: 7€ helduak eta 5€ umeak.
Animo, bertan ikusiko gara.

Mirando nuestro calendario comprobareís que nos espera un bonito reto, UDALAITZ (1120m). Situado entre Guipuzcoa y Vizcaya, su imagen es imponente desde cualquier ángulo. Desde siempre refugio de Mari, antaño monasterio de eremitas y hoy en día indispensable de los montañeros vascos.
    Esta véz partiremos del alto de Kampazar. En la zona alta destaca la gran cruz, pero no está situada en la cima. Continuando el ascenso podremos coronarla. Nuestro camino nos llevará descendiendo hacia el oeste a Besaide, para continuar por el GR121 hasta Udala. Son 11 kilometros con 600 metros de desnibel que nos llevará cuatro horas completarlos. El autobús saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre. Para apuntarse, hacerlo en el estanco de arriba (943860357) antes del viernes al mediodía. Los precios serán los de costumbre: 7€ los mayores y 5€ los niños.
    Ánimo, os esperamos!