«

»

Zumaia Bira 2019

Kaixo mendizaleok.
Urtero legez, datorren asteburuan Zumaia Bira egitera gonbidatzen zaituztegu.  P1060989Ibilbide polit hau urtean behin gutxienez egin beharra dago, eta horretarako aukera aparta dezue datorren igandean. Aurten eskoletako “ume mendizaleak” ere, Eskola kirola ekimenaren barne, gurekin datoz. Beraien ibilbidea Sallobentetik bueltatuta laburtuko da. Denok batera goizeko 9:00etan beheko plazatik abiatuko gara oi bezala, eta berrikuntza moduan, Forondatik gora igoko gara udaletxeak garbitu berri duen bidetik. 17 kilometro ditu bide osoak, 12 km Sallobentetik laburtutakoak, bietan ikuspegi ederrak dituzue eta giro jatorra zihurtatuta dago.
Beraz, animatu zaitezte eta bertan ikusiko dugu elkar!

IMG_20180325_103321Como todos los años os invitamos a realizar la “Zumaia Bira”. Este bonito camino hay que hacerlo una vez al año por lo menos, y para ello teneis una buena ocasión el próximo domingo. Este año, nos acompañaran los escolares mendizales dentro de las actividades de “Eskola kirola”. Su camino, más corto, volverá por Sallobente. Todos juntos, saldremos de la “beheko Plaza” a las 9:00. Este año, como novedad, subiremos por Foronda a través del sendero recien limpiado por el ayuntamiento. El camino entero son 17 km, la versión reducida por Sallobente 12 km, las vistas son preciosas y el buen ambiente está asegurado.
Por tanto, animaros y nos vemos el domingo!

                                       ibilbideak ikusteko -egin klik-