«

»

Eskola Kirola: ekainak 1 larunbatean KARAKATEra!

Kaixo mendizaleok.

Datorren asteburuan, ekainak 1, mendi irteera dugu eskola kirola ekimenaren barruan. Ikasturtea amaitu aurretik azkeneko txangoa izango da. Horretarako ibilbide polit bat prestatu dizuegu, KARAKATEra igotzea.
Bertara joan dena bide zuzena ezagutuko du, baina oraingo honetan, GRa eta pagadi batzutatik zehar doan ibilbide zirkularra eskeintzen dizuegu. Guztira 10 kilometro dituen ibilbideak, Elgoibar herritik abiatu eta bertan amaitzen da. Horregatik, garraio publikoa erabiliz egingo ditugu joan-etorriak. Datorren larunbatean, Euskotren-eko geltokian bilduko gara 8:30etako trena hartzeko(garaiz etorri, trenak ez baitu itxoiten). Bakoitzak bere txartela ordaintzeko, prestatuta etortzea komeni da, ilararik ez zortzeko. Goiz buelta da, baina itzultzeko ordua, hartzen dugun trenaren arabera izango da. Autobuseko eserleku kopuruak ez duenez ezer baldintzatzen, gogoratu edozein heldu ere etor daitekela.
Animatu zaitezte eta emaiozue izena zuen eskolako kirol arduradunari. Mendi haundia da, baina aurrekoetan, gazteek beraien maila erakutsi dute. Ea gurasoek nola moldatzen diren.
Bertan ikusiko dugu elkar.

   – MAPA IKUSI -