«

Uztailak 14ean TXARADIGORRIRA goaz! (EZEZTATUTA-CANCELADA)

Kaixo mendizaleak.
Oporraldi aurreko azken irteera egingo dugu datorren uztailak 14ean. Altzania mendialdeko TXARADIGORRIra hain zuzen. Atauneko Kaxetatik abiatuta, pagadi zabaletatik zehar, GR-283ra igoko gara. Basoak bide guztia estaltzen du, eta bere babesean, hainbat tontor eta historiaurreko aztarna ditugu ikusgai. TXARADIGORRI bere 983 metrokin inguruko garaiena da. Jarraian, “Dolmenetako ibilbidea” bezala ezaguna den bidearekin bat eginda, Etxarri-Aranatzen amaituko dugu. Eguraldiak laguntzen badu, bainu batekin freskatzeko aukera egongo da.
Guztira 16km eta 650 metrotako desnibela du eta sei ordu beharko ditugu betetzeko. Egun osoko irteera honetara animatzen zaretenok, ostiral eguerdia baino lehenago izena eman behar duzue goiko estankoan(943860357).  Autobusa Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, ohi bezala, eta bere prezioa 13€ helduentzat eta 7€ umeentzat izango da.
Animo, bertan ikusiko dugu elkar!

El próximo 14 de julio haremos la última salida antes de las vacaciones,  concretamente a TXARADIGORRI en los montes de Altzania. Partiendo de Kaxeta en Ataun subiremos atravesando hayedos hasta encontrarnos con el GR-283. El bosque lo cubre todo, y en su interior, posee varias cimas y numerosos restos prehistóricos. Entre ellas, la cima mas alta es TARADIGORRI con sus 983 metros. Continuaremos por la “ruta de los dolmenes” hasta Etxarri-Aranatz. Si el tiempo acompaña nos podremos refrescar con un baño.
Esta salida de día completo con 16km y 650 metros de desnibel la completaremos en unas seis horas. El autobús saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y su precio será de 13€ los adultos y 7€ para los niños. Los que os animeís, debeis apuntaros en el estanco de arriba(943860357) antes del mediodía del viernes.
Ánimo, nos vemos el domingo!