«

»

Eskola Kirola: irailak 28an HERNIOra goaz

Kaixo mendizaleok.
Datorren larunbatean, irailak 28an, bailarako usadioa jarraituz HERNIOra goaz. Eskola kirola ekimenaren barruan, datorren larunbatean MENDIZALETASUNAren ordua da. Oraingo honetan Errezilgo gainetik(Trintxera) abiatuko gara, baina zuzenean Zelatunera joan beharrean Aizpel ingurutik urbilduko gara tontorrera. Jarraian jeisterakoan, Zelatunetik pasatuta Andazarraten amaituko dugu. Guztira 11 kilometro eta 500 metrotako desnibela du. Ibilbide polita eta garai-garaikoa.
Zure eskolako kirol arduradunari emaiozue izena eta zatozte Indamendi MBk antolatu duen autobusean. Bere prezioa, helduentzako 7€-koa eta umeentzat 5€-koa izango da. Txomin Agirreko geltokitik 8:30etan aterako da, eta eskoletan izena emandakoek lehentasuna izan arren, edonor joan daiteke eserlekuak bete arte.
Animatu eta bertan ikusiko gara.

mapa ikusteko -egin klik-