«

Urriak 13an ARBELAITZera goaz

Kaixo mendizaleak.
Datorren asteburuan ere mendira goaz. Udazkeneko urtaroa aprobetxatu nahian, irteera ugari ditugu gure egutegian. Jarraian datorkiguna, urriak 13an, ARBELAITZera izango da. Aitzgorri-Aratz parke naturaleko tontor sonatuetako bat da. Bere 1506 metrokin, Aitzgorriren itzalpean bisitari gutxiago izan arren, bide ederrak eta erronka gogorra eskeintzen dizkigu. Ibilbidea Barrendiolako urtegian hasiko degu. Bide maldatsu baten bitartez Biozkoma lepora iritsiko gara. Bertatik, lehen mailako ARTZANBURU(1359) tontorretik igarota, mendilerroa jarraituz ARBELAITZera iritsiko gara. Gu ATXURIra jarraitu beharrean Zegamaruntz jeitsiko gara bide desberdinak exploratuz.
   Ibilbideak 16 kilometro, 900 metrotako desnibela du eta bera betetzeko sei ordu inguru beharko ditugu. Animatzen zaretenok goiko estankoan(943860357) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen. Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako gara. Autobuseko prezioak ohikoak izango dira: 13€ helduak eta 7€ umeak.
  Animatu zaitezte, merezi du eta!

El próximo domingo tambien vamos al monte. Nuestro calendario esta repleto de salidas para poder seguir disfrutando del otoño. La siguiente será a ARBELAITZ. Es una de la cimas con mas renombre del parke natural Aitzgorri-Aratz. Con sus 1506 metros, vive eclipsada por su cercana Aitzgorri, pero nos ofrece un bonito camino y todo un reto ascender hasta él. Comenzaremos en la presa de Barrendiola. Ascendiendo por un empinado camino alcanzaremos el collado Biozkoma. A partir de ahí, pasando por la cima ARTZANBURU(1359), continuando por el cordal llegaremos a ARBELAITZ. Dejando ATXURI de lado, bajaremos a Cegama descubriendo nuevos caminos.
La senda tiene 16 kilometros y un desnivel de 900 metros. Necesitaremos unas seis horas para completarla. Los que os animeís, debeis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. Partiremos a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre y los precios del autobús serán los de costumbre: 13€ los adultos y 7€ los menores.
Animaos, que merece la pena!