«

PILAR asteburuan MIRANDA DE EBROra joango gara!

kaixo mendizaleok.
Pilar Amabirjinaren asteburua hurbiltzen ari denez, mendi eder batzuk aukeratzeko garaia heldu zaigu. Egutegian, REDESera joateko gogoa erakutsi genuen, baina talderako logelak aurkitzea ezinezkoa egin zaigu. Horren ordez, MIRANDA de EBRO ingurura joatea proposatzen dizuegu. Alde batetik, masifikatu gabeko ibilbidetara joateko, eta bestetik, bertako zenbait altxor ezagutzeko. Horren adibide dira OBARENES mendiak. Bi ibilbidetan, lehen mailako; CANTOÑA, CASTILLETE, MOTRICO, JEMBRES eta PEÑALRAYO tontorretatik zehar ibiliko gara. Bertan, ermitak, gurutze erraldoiak eta Ebro bailarako landareria dugu ikusgai. Azken egunerako, Burgos eta Araba artean dagoen Valderejora goaz. Bertako altxorraz gain, Purón haitztartea, ibilbideak VALLEGRUL tontorretik Lalastrara eramango gaitu. Bertan, talde bazkari batekin amaiera emango diogu hiru eguneko asteburuari.
  Urriak 10ean 7:00etan aterako ginateke eta egun horretan lehenbiziko ibilbidea egingo genuke. Indamendi MBk, autobusa, hoteleko bi gau, bi afari eta azken eguneko bazkaria antolatzen dizuete.  Hori dena bazkideentzako 175 eurogatik, eta gainontzekuentzat 205 eurogatik ateratzen da. Izena emateko epea irekita dago eta irailak 27arte egongo da zabalik. Horretarako, diru sarrera elkarteko kontu korrontean(Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083) egin behar duzue, norberaren izena jarriz ahaztu gabe,  eta agiria “goiko estankoan” utzi edo gure emailera helarazi(indamendi1@gmail.com).
   Gogoratu, mota honetako irteeratara joateko ezinbestekoa dela federatuta egotea edo aseguru bat edukitzea. Baita ere, COVIDak behartzen dituen prebentzio nehurriak bete behar ditugula; musukoa, distantzia, etab.
   Animatu eta zatozte merezi du eta!

Ahora que se acerca el puente de Pilar, es el momento de elegir unos montes que visitar. En nuestro calendario, teniamos intención de ir a REDES, pero nos ha sido imposible encontrar alojamiento. En su lugar, hemos decidido ir a los alrededores de MIRANDA de EBRO. Por un lado para evitar zonas masificadas, y por otro, para visitar algunas de sus joyas. Por ejemplo los montes OBARENES. En dos recorridos pasaremos por las cimas CANTOÑA, CASTILLETE, MOTRICO, JEMBRES y PEÑALRAYO.  En ellos encontraremos ermitas, cruces de gran tamaño y la vegetación típica del valle del Ebro. El último día, iremos a Valderejo entre Burgos y Álava. Además de la joya del parque, el desfiladero del rio Purón, nuestro camino nos llevará por la cima VALLEGRUL hasta Lalastra. Allí, despediremos el fin de semana de tres días con una comida.
Saldríamos el 10 de octubre a las 7:00, y el mismo día haremos el primer recorrido. Indamendi MB organiza el autobús, dos noches de hotel, dos cenas y la comida del último día. Todo ello por 175 euros a los socios y por 205 euros al resto. El plazo de inscripción está abierto hasta el 27 de septiempre. Para ello debeís hacer el ingreso en la cuenta del club(Caja Laboral ES27 3035 0037 44 0370007083) y entregar el recibo en el estanco de arriba o mandarnoslo al correo indamendi1@gmail.com.
Recordad, que a este tipo de salidas es imprescindible ir estando federado o con un seguro particular. Tambien se deberá cumplir con las normas autoimpuestas frente al COVID; mascarilla, distancia,temperatura, etc.
Animaros que merece la pena.

 

                                         informazio gehiago