«

»

Sierra SALVADA – GOROBEL urriak 18an

Kaixo mendizaleok.

Aurten COVIDak hainbat irteera zapuztu dizkigu, askena, Pilar asteburuko irteera.  Horregatik neguko ordutegira sartu aurretik, irteera berezi batekin konpentsatu nahi zaituztegu. Datorren urriak 18an, egun pasa eder bat  Sierra Salvada – Gorobel mendi lerroan, bere tontor adierazgarrienak ezagutzen. Ugino(1077m) eta bere begia, Tologorri(1059m), Bedarbide(10345m), Solaiena(1007m) eta Txarlazo(930m) bere amabirjin erraldoiarekin. Gure zeharkaldia Madaria auzoan abiatuko da,  lehenbiziko igoera hau eguneko zati gogorrena izango da 600 metro 3.5 kilometroetan igotzean Atatxa leporaino. Hortik aurrera, mendiz-mendi, gora eta behera amaigabeko balkoi batetan, Txarlazoraino joango gara, handik Urduñako zelaietara jaitsteko.  Ibilaldiak 19 kilometrotako luzera dauka eta desnibel metatua 1060 metrotakoa du, beraz, goialdean lasai ibiltzeko bazkaria motxilan eramatea gomendatzen dizuegu. Gogoratu, Burgosekin mugan egon arren, ez garela gure erkidekotik irtengo, eta hau izango dela aurtengo egun osoko asken irteera. Ez galdu!

               Animatu eta eman izena goiko estankoan ostiral eguerdia baino lehenago, edo ta nahiago izan ezkero, 943860357 telefonora deituta. Irteera beti bezala 7:30etan izango da Txomin Agirreko geltokitik, eta egun osokoa denez, autobusaren prezioa 13€koa helduentzat eta 7€ umeentzat izango da. Ez ahaztu musukoa ekartzea.

   Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar.

 

Este año, el COVID nos ha estropeado varias salidas, la última el fin de semana del Pilar. Por eso, antes de entrar en el horario de invierno, os queremos compensar con una bonita salida.  El próximo 18 de octubre, pasaremos un gran día atravesando Sierra Salvada – Gorobel , conociendo sus cimas más emblemáticas. Ugino(1077m) y su ojo, Tologorri(1059m), Bedarbide(10345m), Solaiena(1007m) y Txarlazo(930m) con su virgen gigante. Nuestra travesía comienza en el barrio Madariaga, con un ascenso que será la parte más dura del día, subiendo 600 metros en 3.5km hasta el portillo de Atatxa. A partir de ahí, en un constante sube-baja, caminaremos por un eterno balcón hasta Txarlazo, para descender a continuación a las campas de Orduña. Nuestro camino mide 19 kilómetros y un desnibel acumulado de 1060 metros, por tanto, aconsejamos llevar el almuerzo en la mochila para poder disfrutar de la zona alta con tranquilidad. Recordad que aunque estemos en el límite con Burgos no saldremos de nuestra comunidad, y que esta será la última salida de día completo de este año. No la dejeís pasar!

Animaros y apuntaros en el estanco de arriba, o si lo preferís, llamando al teléfono 943860357. El autobús saldrá como siempre a las 7:30 de la parada del muelle Txomin Agirre, y puesto que es una salida de día completo, el precio del autobús será de 13€ los adultos y 7€ los niños. No olvidéis traeros la mascarilla.

Animaros y nos vemos el domingo.

ikusi mapan2