«

Elgeamenditik zehar urriko 25ean

Kaixo mendizaleok.

Larunbatean negu ordutegira egokitu behar gara. Gu ere, ordu bat gehiago lo eginda,  goiz-bueltak egiten hasiko gara. Gure egutegia jarraituz, datorren urriko 25ean Nafarroara joatea egokitzen zitzaigun, baina Covid-agatik ezin denez,  Gipuzkoak Arabarekin duen mugan ibiliko gara. Bertako ALBITURRI(Elgeamendi) eta USAKO ATXA ezagutuko ditugu.

Gure bidea Leintz Gatzaga herritik abiatuz, hasiera batean, udazken kolorez margotutako baso eder batetatik zehar joango gara, Deba ibaiaren iturburuarekin topo egin arte. Hor hasiko zaigu bidesidor estua eta maldatsu bat Anguta leporaino. Basotik irten orduko, begi bistan izango dugu ALBITURRI(Elgeamendi 944m) mendia, gure lehenbiziko helmuga.  Arabako ikuzpegi zabalez gozatuz, gaineko bide goraberatsuak bigarren tontorreraino eramango gaitu, USAKO ATXA(912m). Amaitzeko  berantz joko dugu Landako urtegirantz, bertan itxoingo bait digu etxeratzeko autobusak.

Ibilbideak 12.5 kilometro eta 800 metrotako desnibel metatua du.  Beraz, maila guztientzat aproposa.  Animatzen zaretenok goiko estankoan izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehenago(nahi izan ezkero telefonoz  943860357 zenbakian). Helduek 7€ eta umeek 5€ ordaindu behar dute Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusa.

Animatu eta bertan ikusiko gara!

 

El sábado nos adaptaremos al horario de invierno. Nosotros también, habiendo dormido una hora más, empezaremos con las salidas de medio día. La primera de nuestro calendario nos llevaba el próximo 25 de octubre  a Nafarroa,  como no se puede debido al Covid, iremos a los límites entre Guipúzcoa y Álava.  Concretamente visitaremos ALBITURRI(Elgeamendi)  y USAKO ATXA.

Empezaremos  andando  en la localidad de Leintz Gatzaga,  para adentrarnos en un principio en un bosque lleno de colores otoñales, hasta encontrarnos con el nacedero del rio Deba.  Allí comienza un sendero estrecho de fuerte pendiente hasta el collado de Anguta. Nada más salir del bosque tendremos de frente nuestro primera meta, ALBITURRI(Elgeamendi 944m).  Disfrutando de la panorámica alavesa, continuaremos nuestro camino con continuas subidas y bajadas hasta nuestra siguiente meta, USAKO ATXA(912m). Para terminar, bajaremos hacia el pantano de Landa, donde nos esperará el autobús de regreso.

Son 12.5 kilómetros y 800 metros de desnivel apropiados para todo tipo de público.  Los que os animeis debeis apuntaros en el estanco de arriba o llamar al teléfono 943 860357. El precio del autobús que saldrá a las 7:30 será de 7€ para los adultos y 5€ para los niños.

¡Animaros que merece la pena!

ikusi mapan2