Admin

Author's details

Date registered: otsaila 6, 2015

Latest posts

  1. Urriak 28an KURUTZEBAKARRA-ELOSUMENDI-IRIMO — urria 21, 2018
  2. ERRIALTABASO eta SAIBI urriak 7an — iraila 30, 2018
  3. Arritxulegi – BIANDITZ – UNANUA – Frain – Lesaka — iraila 15, 2018
  4. LARRAZPIL uztailak 15ean — uztaila 3, 2018
  5. Jaizkibeleko itaslabarreko ibilbidea — ekaina 10, 2018

Author's posts listings

Urriak 28an KURUTZEBAKARRA-ELOSUMENDI-IRIMO

Kaixo mendizaleok. Urriak 21ean Finalista Eguna Villabonan gozatu ondoren, datorren igandean(urriak 28), Elosu inguruko mendietara goaz. Kakuetatik Irimora doan mendilerroko zati bat ezagutzera hain zuzen. Azkoitiko Urrategi baselizatik abiatuta, Hirukurutzetara(895) igoko gara. Kondairak dio, bertan urrezko kanpai bat lurperatuta dagoela. Baina bere bila aritutakoak lurpeko mamu batekin topatzen omen ziren. Inguruan hainbat dolmen eta tumulo …

Continue reading »

ERRIALTABASO eta SAIBI urriak 7an

Kaixo mendizaleok. Bizkaiako beste irteera eder batekin gatozkizue. Ezkuagatx kaskoan, hainbat totor artean, ERRIALTABASO 1011 metrotakora goaz. Mugarra eta Urkiolaren artean dagoen gailur hau, hainbat modutara igotzeko aukera ematen du. Eskalatzen, bazoz, bidezidorretatik…Guk Baltzolatik abiatuko gara bideak eskeintzen dituen bitxi ugariak ikusteko. Leku eder onek, bere historiaren barne dauka, Bizkaiako asken artza bertan eizatu izan …

Continue reading »

Arritxulegi – BIANDITZ – UNANUA – Frain – Lesaka

Kaixo denoi. Datorren igandean(irailak 23), ikasturteari hasiera emanez, egun osoko buelta bat dugu. Aiako Harrien ondotik hasita Nafarroako Bortzirietako mendietan murgiltzera goaz. Arritxulegitik abiatuta, Bianditzeko(841m) gandor belartsua zeharkatuz Pagolletagainaraino iritsiko gara. Hortik ekialdera joko dugu Unanuaraino(648m). Jarraian, Igantzi herri ondotik pasa ondoren, eguneko azken tontorrera igoko gara, Frain(498). Bertatik jeitsten Lesakan amaituko dugu ibilaldia. Irteerak …

Continue reading »

LARRAZPIL uztailak 15ean

Kaixo mendizaleok; Udarako atsedenaldian sartu aurretik, azken proposamenarekin gatozkizue. Datorren uztailak 15ean LARRAZPIL mendia igotzera joatea. Bere 1069 metrotako garaierakin, Aralarreko ekialdereen dagoen totorra da. Mendi polit hau ia guztia basoz estalita dago(aproposa uztailerako). Inguruan ditu izen bereko dolmena eta “Bi Aizpe” harrizko formazio ezaguna(gaztelerara “Dos hermanas” bezela gaizki itzulia). Gure ibilbidea Maldotz herri nafarrean …

Continue reading »

Jaizkibeleko itaslabarreko ibilbidea

Kaixo mendizaleok: Gipuzkoatik atera gabe, bertako ibilbide berezienetako bat egitera goaz datorren igandean(ekainak 17). Jaizkibeleko itsaslabarretatik zehar, Hondarribitik Pasai Donibanera doan ibilbide ospetsua alegia. Altxorrez beteta dagoen ibilbidea da. Horien artean, ikusgarriena, itsasoak eta haizeak moldatutako haitzak, eta ez ahaztu itsasertzeko etengabeko ikuzpegi ederra. Ez da bide erraza, malda laburrak izan arren etengabeko igoera-jeitsierak dituelako. …

Continue reading »

Ekainak 3an JURRAMENDIra

Kaixo mendizaleok. Datorren asteburuan(ekainak 3) JURRAMENDIra goaz. Lizarraldeko mendi hau, bere 1045 metrotako garaierakin, nafarroako erdialdea eta erribera bereizten dituen muga naturala da. Dituen ikuspegi zabalengatik Karlisten ekintzetako kontrol gunea izan zen, eta bere oinordekoentzat mendi sakratua. Iratxeko monastegitik abiatuko gara, eta “gurutze bidea” eginez San Ciprianoko ermita ikusi dezakegu. Hainbat tontor eta gurutzen ondoren …

Continue reading »

INDAMENDI EGUNA 2018

IMG_2719

Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, INDAMENDI EGUNA ospatuko dugu. Herriko mendi elkarteak, bere egun haundira gonbidatzen zaituzte. Oraingoan ere, goizeko 9:00etan taxi geltokitik abiatuko gara. Ibilbide polit hau eginez Indamendiren 455 metroko garaiera gaindituko dugu. Guztira 11 kilometrotako luzera duen ibilbide hau, gazte naiz helduek errez egin dezakete. Ondoren, Elkano auzoan bilduko gara festatxoa egiteko. …

Continue reading »

LEKANDA eta ZANBURU Maiatzak 6an

KAISO MENDIZALEOK: Aratzeko irteera arrakastatsuaren ondoren, Euskal Herriko beste gailur mitiko bat igotzera gonbidatzen zaituztegu. Bizkaiko LEKANDA(1309) da gure proposamena. Gorbeiako Itxina mendiguneko gailur garaiena da. Gaztelua balitz bezala bertara inguratzeko aukera gutxi uzten ditu, denen artean Atxularren Begia delarik ospetsuena. Bera zeharkatu ondoren kobazulo, leize, pago, eta bidesidorrez betetako paisai erakargarri bat topatuko degu. …

Continue reading »

ARATZ(1445) apirilak 22an

Kaixo mendizaleok: San Telmotako festa giroa ahastu gabe, martxan ipintzeko ordua heldu zaigu. Horretarako ARATZ(1445) igotzera goaz. Altzania bezala ezaguna den inguruko gailur garaiena da. Aitzgorri ondotik joango gara San Adrianeko pasabidea zeharkatuta. Tontorrera igo ondoren jeitsiera Araiararte egingo degu Zirautzako sorburutik igarota. Txango honek 17 kilometroko luzera, 800 bat metroko desnibela eta 5 eta …

Continue reading »

ZUMAIA BIRA

IMG_1477

Kaixo lagunak: Aste Santuaren aurretik, tradizioa jarraituz, “Zumaia bira” egingo dugu. Datorren igandean(matxoak 25) heldu eta gazteentzat egokia den ibilbidea. Horretarako, beheko plazan bilduko gara 9:00etan abiatzeko. Oraingo hontan aurretik apuntatu beharrik ez dago, goiz jaiki beharrik ere ez, gainera etxe ondoan da, beraz… gure herriko ibilbide polit hau gozatzeko ez dago aitzakirik. Bertan espero …

Continue reading »

Older posts «