Category Archive: Irteera

Argiñano – Abauntzako erroila – TREKUA – Arteta

Datorren larunbatean, apirilaren 20an, nafarroara joko dugu eta Argiñanotik Arteta arteko ibilbidea egingo dugu, eta tartean Trekua mendia igoko dugu. Mendi honi Trekua deitu zaio tradizioz, baina orain Borda Zaharren Gaina (1265 m) deitzen diogu gailurrari, toponimo hori delako eta Goñin eta inguruko herrietan horrela ezagutzen delako. Trekua muinoaren hegomendebaldean dagoen mendi-lepo bat da (1215 …

Continue reading »

Zumaia bira

Igandean, martxoaren 24an, goizeko 9:00etan emango zaio hasiera beheko plazatik. Indamendi M.B.-k, urtero bezala, iganderako Zumaia bira antolatu du eta zumaiar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera. Ibilbidea ohikoa izango da, klasiko bat herrian, eta bakoitzak bere erara gozatzeko aukera izango du, izan ere ibilbidea oinez edo korrika egiteko aukera egongo da. Ibilbideak Zumaiako inguruak zeharkatzen …

Continue reading »

Aketegi larunbatean eta Urregarai igandean

Asteburuan oinezko 2 irteera egingo ditugu. Bata larunbatean, martxoaren 16an, Aketegira (1551 m) eta bestea igandean, martxoaren 17an, Urregaraira (704 m)   Euskal Herriko Mendi Federazioak larunbaterako Euskal Herriko probintzia bakoitzeko gailurrik altuenera igotzeko deialdia egin du, eta Indamendi M.B-ak bat egingo du deialdi horrekin. Hori horrela, martxoaren 16an, Gipuzkoako mendirik altuena igoko dugu: Aketegi …

Continue reading »

Gorriti – Santa BARBARA – ULIZAR – Berastegi

Otsailaren 18an egingo dugun mendi buelta hau egiteko Gorrititik aterako gara. Gorriti Larraun haranean kokatuta dago eta hau Nafarroako mugaren inguruan eta igarobidean egonik, leku estrategikoa izan da urte luzez. Hori dela eta, bertan eraiki zituzten hainbat gaztelu; Gorriti eta Lekunberrikoak kasu. Gorritiko gaztelua orain Santa Barbara izenez da ezaguna (gazteluaren hondakinen gainean eraiki zen …

Continue reading »

Bera(Zalain) – Ibardin – MANDDALE – Zigorriaga – XOLDOKOGAINA – Biriatou

Igandean, otsailaren 4an, egingo dugun irteera hau Beratik abituta dugu eta Manddale (573 m) eta Xoldokogainatik (486 m) pasako gara Biriatoun amaitzeko. Manddalek bere tontorreraino Bidasoan barrena datorren muga zaharra jasotzen du, Endarlatsako zokoan amiltzen den bizkarrean gora. Endarlatsa aldeko isurialdean otea da nagusi baina, oro har, bidezidorrak garbiak eta nabarmenak dira. GR10a da horietako …

Continue reading »

Eibar – URKO – AKONDIA – Arrate

Irteera hau Gipuzkoatik, Eibarretik abiatuko dugu baina berehala Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan egongo gara, izan ere Urko mendira igoko gara. Urkoko gailurrak (795 m) Ermua eta Eibar banatzen ditu. Bi udalerrien punturik altuena da. Gandor hori Bizkaia eta Gipuzkoa probintzien banalerroa da, Asuntzako muinoaren ingururaino. Ondoren  Akondia / Arrikurutz (749 m) gailurrerako bidea egingo …

Continue reading »

Agertu dira zebaki saridunaren jabeak

Azaldu da zozketako zenbaki saritua, eta dagoeneko jaso dute saria. Urtarrilaren 6an izan zen Indamendiko otarra preziatuaren zozketa, eta egun bertan saldu zen 5838 zenbakia izan zen saritua. Gaur, urtarrilaren 7an, pozarren jaso dute zenbaki saritua zuten Eider, Libe, Julen eta Manexek. Zorionak!!

Otarra zozkatu da!

SORTE ON: 5838 ordezkoa: 0930                     MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!

Urtarrilaren 14an Gorostiagara goaz

Legazpi aldetik abiatuko gara eta ibilaldi polita egingo dugu Satuiko mendilerroan barrena. Ibilbidea Gorostiaga, Jentiletxe, Oregi, Arranoaitz eta Arrola mendietako tontorretaraino igotzen da baso eta mendi artean. Ibilbidean zehar Jentiletxe eta Arrolamendi I tumuluak (historiaurreko hilobiak) ikus daitezke. Satuiko mendiek Deba eta Urola ibaien arroak banatzen dituzte erdiko ibilguetan. Hegoalderantz, Oñatiko harana geratzen da eta …

Continue reading »

BATZAR NAGUSIA

Kaixo mendizaleok: Datorren abenduaren 19an, bazkide guztiok urteko Batzar Nagusira deituak zaudete. Urtero bezala, gure elkarteko kontuak, xehetasunak eta etorkizunari buruz hitz egiteko bilkurara deitzen zaizue. Besteak beste: –        Aurreko aktaren onarpena. –        Diru kontuen azalpenak. –        2023ean egindako ekintzei buruzko informazioa eta 2024ko egutegiaren aurkezpena. –        Federatzeko lizentziak. –        Zuzendaritza berritzea. Urteurreneko lanak amaituta, zuzendaritzako hainbat partaideek …

Continue reading »

Older posts «