Eskola Kirola: Elosua_IRIMO_Sta Barbara(Urretxu)

Datorren abendua 15ean Eskola Kirolak ekimenaren barne, IRIMOra goaz. Bide polita eta hainbat bitxi dituena ikusteko. Bere 9 kilometrotan bide zabal, bidezidor, lauak, aldapatsuak, etab ditu. Baina ibilbide hau berezia egiten duena bere mendilerroa da. Hainbat tontor txiki lotzen dituen mendilerro honetan tontor nagusiena IRIMO 897 metroekin da.  Urretxura urbildutakoan bere gurutze haundia dugu, balkoi eta guzti. Jeitsten Urretxurantz, Sta Barbara baselizan amaituko dugu.

Animatu eta eskolako arduradunei eman izena. Autobusa 8:30etanTxomin Agirreko geltokitik aterako da eta  bere prezioa 6€ helduak eta 4€ umeentzat izango da. Autobusa betetzeko garaian umeek lehentasuna izango dute eta gero beraien arduradunak.  Ala ere gogoratu, autobusa bete harte edozein joateko aukera izango duela.

 

[wpfilebase tag=file id=186 /]

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude