MENDIKO MATERIALA

Indamendi elkartean hainbat material daukagu eta jakinarazi nahi
dizuegu alokatzeko aukera dagoela. Guk daukaguna honako hau da:

  • Kanpadendak: Poliesterez egindako Kanadako estiloko dendak

                                     TC-120  2 pertsonenzat(120cm zabalera)  – 4unitate

                                     TC-140  3-4 pertsonenzat(140cm zabalera)  – 2unitate

  • Kranpoiak: hainbat modelo desberdin(ikustea komeni dira)

  • Pioletak: 4unitate

  • Elur-erraketak: helduen neurrikoak eta ertainak.

  • Eskalada kaskoak eta zokak: 3unitate(ikustea komeni dira)

Baldintzak ondorengoak dira:

  • Bazkideak ez direnek eguneko 5 € ordaindubeharko dute.

  • Materiala lortzeko, bilera egunetan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara jaso beharko da Indamendiko lokalean (Bidasoa kalean,AEK-ko aldamenean)

  • Adostutako epean entregatzen ez duenak 10 € gehiago ordaindu beharko du, bazkide izan edo ez.

alokatzeko

ANIMATU ETA ERABILI, ETEKINA ATERA BEHAR DIOGU ETA!!!