Ira 20

Izen emateko epea.

Kaixo lagunok. Leon-Galizia aldera antolatu degun irteera dela eta, izen emateko epea aldatu egin degu eta irailak 25ean amaitu beharrean URRIAK 2an amaituko da. Animatu.

Hola a todos. Para el viaje a Leon-Galicia que hemos organizado, el plazo para apuntarse en lugar del 25 de septiembre finalizará el 2 de OCTUBRE. Animo y a apuntarse.

Ira 18

Egilor – MORTXE – Salinas de Oro

Kaixo denoi.
Aurrekoan prestatu genuen irteera bertan behera utzi genuen jende gutxik izena eman zuelako, ea oraingo honetan jendea animatzen den eta talde poli bat osatzen degun. Read the rest of this entry »

Ira 04

Bakio Begiratokia – JATA – Bakio

Kaixo denoi.
Datorren LARUNBATEAN, Irailak 9, umeentzako irteera zoragarri bat prestatu degu egun osorako. Urtero data hauetan, horrelako irteera bat eskeintzen degu umeek mendian goza dezaten. Aurtengoan Bizkaiako kosta ikutuko degu; irteera Bakioko Begiratokitik izango da, Jata (598m) mendia egin eta bazkal ordurako Bakiora jeitsi. Iristean nahi duenak ondartzan goza dezake (eguraldiak laguntzen badu, noski) eta nahi bada bertan bazkaldu. Irteera goizeko 8,30etan izango da autobus geltokitk (Garoa parean). Izenak eman goiko estankoan (943860357) ahalik eta azkarren (izenak hartuko dira autobusa bete arte). Larunbateko irteera honetan prezioak 6€ helduentzat eta 4€ umeentzat izango dira. Animo¡¡¡¡¡¡¡

Ira 01

Ancares – Leitariegos

Kaixo guztioi:
Aurten, Urrian 12an Pilarika eguna dela eta, asteburuakin lotuta zubi eder bat daukagu. Hori dela eta lau eguneko irteera bat prestatu degu Leon-Galizi ingurura. Ancares eta Leitariegos mendilerroak hain zuzen. Plana honako hau izango litzateke: irteera Urriaren 12an, autobusez joango ginateke Leongo hiriburura eta han ordu batzuk libre hiria ezagutzeko (bazkaria norberaren kontura), ondoren Ponferradako Hostal San Miguel ostatura. Hurrengo egunean lehen ibilaldia: Piornedotik abiatu, Mustallar (1934 m) eta Cuiña (1992 m) mendiak egin eta Porto Ancaresen amaitu. Hurrengo egunean beste irteera bat: Porto Ancarestik abiatu Pico Miravalles (1966 m) egin eta berriro irteera puntura (bi irteera hauen trackak jarrita daude weborrian). Azken egunean etxera itzulera. Itzulerako bidaian Fromista herrian (San Telmon jaioterria) geratuko gera eta denok bazkaltzera Venta Boffard jatetxean. Egun guzti hauetan lehen aipatu degun bezela Ponferradako ostatu batean egongo gera pentsio erdian. Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideak 195€ eta bazkide ez direnak 210€. Prezio honetan pentsio erdia, bidaia eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. Mendian ibiltzeko janaria norberak eraman beharko du. Izen emateko epeak hauek dira Irailak 6tik Irailak 25arte. Beti bezala diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Animo, zuen zain gaude.

Hola a todos.
Este año, aprovechando que el dia del Pilar hay un puente de cuatro dias, hemos preparado una salida a la zona de Leon-Galicia. Más concretamente a las sierras de Ancares y Leitariegos. El plan sería el siguiente: salida el día 12 en autobús para ir a Leon capital, allí dispondremos de algunas horas para conocer la ciudad (la comida será a cuenta de cada uno) y después ir a hospedarnos al Hostal San Miguel de Ponferrada. Al dia siguiente haremos la primera excursión: desde Piornedo subir a Mustallar (1934 m) y Cuiña (1992 m) para bajar al Puerto de Ancares. El siguiente dia desde el Puerto de Ancares subir a Miravalles (1966 m) y volver al Puerto de Ancares (los tracks de estas dos excursiones estan en la página web). El domingo vuelta a casa. En el viaje de vuelta pararemos en Fromista (lugar donde nació San Telmo) donde celebraremos la comida en el restaurante Venta Boffard. Como hemos comentado antes, todos los dias nos alojaremos en un hotel de Ponferrada a media pensión. Los precios serán estos: 195€ para los socios y 210€ para los no socios. En este precio entra la media pensión, el viaje en autobús y la comida del último dia. Las comidas del monte para los dos dias tendrá que llevar cada uno. Los plazos para inscribirse serán desde el 6 hasta el 25 de septiembre. Como siempres el ingreso de la inscripción se realizará en Euskadiko kutxa (Caja Laboral) en la cuenta ES27 3035 0037 44 0370007083. No olvidar poner el nombre. Los justificantes podeis dejar en el estanco de arriba o enviar por email a la siguientes dirección: indamendi1@gmail.com. Animo, os esperamos.

Abu 20

Balmaseda – TRASMOSOMOS – Sodupe

Kaixo lagunok.
Amaitu zaigu udara eta lanean hasi berriak izan garenez, hemen gera berriro ere mendiko ibilbideak prestatzen. Hona hemen lehena: Irteera Igandean, hilak 3an izango da, eta urrutira joan gabe hasiko gera. Oraingoan irteera Bikaia aldera izango da, Santxosolo mendilerroa hain zuzen, leku ikutu gabea. Irteera Balmasedan izango da, Trasmosomos tontorra egin (696m) gero Carobo menditik (565m) pasa, eta Sodupen amaitu. Txangoak guztira 20Kmko luzera, 650m desnibela eta 6 bat ordu bitarteko iraupena izango du. Beti bezela, irteera goizeko 7,30tan izango da autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943860357), ostiral eguerdia baino lehen, eta prezioak ohikoak, helduak 12€ eta umeak 6€. Ea jendea animatzen den eta denok igandean elkar ikusten degun. Animo¡¡¡¡¡
Hola a todos.
Se acabó el verano y la mayoria ya hemos comenzado a trabajar, por ello ya estamos preparando las siguientes excursiones. Ya estamos con la primera de este curso: La salida será el  doming dia 3, y comenzaremos sin ir demasiado lejos. En este caso iremos hacia Bizkaia, más concretamente hacia la sierra de Santxosolo, un lugar totalmente desconocido para la mayoria. la salida será en Balmaseda, subir a Trasmosomos (696m) después pasar por Carobo (565m) y terminar en Sodupe. En total seran unos 20Km, desnivel de 650m aproximadamente y una duración de unas 6 horas. Como siempre la salida será a las 7.30 de la mañana en la parada del autobús. Para inscribirse, como siempre en el estanco de arriba (943860357), antes del viernes al mediodia y los precios, los de costumbre, mayores 12€ y los niños 6€. Vamos a ver si la gente se anima y todos nos podemos ver el domingo. Animo¡¡¡¡

Eka 11

Untzue – Untzueko haitza – Elomendi – Elo

Kaixo denoi.
Aurreko igandean egin genuen irteera zoragarri bat eta datorren iganderako prestatu degunaren berri ematera gatoz. Aurtengo kurtsoko azkena izango da, Sanpedrotako irteeraren aurretik, beraz, entrenamendu hona izan daiteke Guadarrama aldera joatea pentsatzen dutenentzat. Hona hemen proposatzen dizueguna: Untzuetik irten, Untzueko haitza (987 m) egin lehenik, gero Elomendira igo (1295 m) eta Elon amaitu. Berriro Nafarroan ibiliko gera, Alaitz mendi lerroan hain zuzen. Oso paraje politak dira, jende askorentzako ez ezagunak, horregatik merezi du buelta bat ematea. Irteera igandean, Ekainak 18an izango da eta egun osokoa. Txango honek 17 eta 18 kilometro bitarteko luzera, 1000 metroko desnibela eta 6 orduko iraupena izango du. Irteera beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Aurreikusita dagoen eguraldia (beroa egingo duela esaten dute) dela eta, komentatu nahi degu ibilbide osoan ez dagoela iturririk, komendatzen degu ura eramatea bildurrik gabe.

Hola a todos.
El domingo pasado hicimos una preciosa excursión y ya estamos comentando la siguiente. Esta será la última de este curso, antes de la salida de Sanpedros, por lo que puede servir de muy buen entrenamiento para los que piensan ir a Guadarrama. He aquí el plan: salimos de Unzue, subir a Peña Unzue (987 m), después ir a la Higa de Monreal (1295 m) y terminar en Monreal. Recorreremos Nafarroa, concretamente una parte de la sierra de Alaitz. Parajes preciosos, desconocidos para la mayoría, por lo que merece acercarse allí. Esta excursión tendrá entre 17 y 18 kilómetros de longitud, un desnivel de unos 1000 metros y una duración de aproximadamente 6 horas. La salida será el domingo día 18 de junio y será para todo el día. Saldremos como siempre a las 7.30 de la mañana desde la parada de autobús. Para apuntarse, en el estanco de arriba (943860357) antes del viernes al mediodía. Los precios serán los de costumbre; 12€ los adultos y 6€ los niños. Animo, nos vemos el domingo.

Ante la previsión de calor para el domingo, y viendo que en todo el recorrido no hay fuentes, os recomendamos que llevéis bastante agua.

Mai 30

Belate – SAIOA – Ziga

Kaixo denoi.
Hilabete irteerarik gabe, nahiz eta tartean Indamendi eguna ospatu, eta datorren iganderako bat prestatu degu. Hona hemen proposatzen dizueguna: Belate portutik abiatu, Saioa (1418 m) igo, bidean Abartan (1095 m) egin ondoren Zigan amaitu. Nafarroan ibiliko gera, Baztan bailaran hain zuzen eta Saioa bertako mendi altuena da. Oso paraje politak dira, jende askorentzako ez ezagunak, horregatik merezi du buelta bat ematea. Irteera igandean, Ekainak 4ean izango da eta egun osokoa. Txango honek 17 kilometroko luzera, 700 bat metroko desnibela eta 5 eta 6 ordu bitarteko iraupena izango du. Irteera beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik. Izenak emateko goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.

Hola a todos.
Llevamos un mes sin hacer una excursión, aunque en medio hemos celebrado el dia de Indamendi, y para el próximo domingo hemos preparado lo siguiente: salimos del puerto de Belate, subimos Saioa (1418 m), en el camino también se subirá Abartan (1095 m) terminando en Ziga. Recorreremos Nafarroa, concretamente el valle del Baztan, del que el monte Saioa es el pico más alto. Parajes preciosos, desconocidos para la mayoría, por lo que merece acercarse allí. Esta excursión será de unos 17 kilometros de longitud, un desnivel de unos 700 metros y una duración de entre 5 y 6 horas. La salida será el domingo dia 4 de junio y será para todo el día. Saldremos como siempre a las 7.30 de la mañana desde la parada de autobús. Para apuntarse, en el estanco de arriba (943860357) antes del viernes al mediodia. Los precios serán los de costumbre; 12€ los adultos y 6€ los niños. Animo, nos vemos el domingo.

Mai 22

Indamendi Eguna

Kaixo lagunok.
Atzo ospatu genuen Indamendi eguna. Benetan zoragarria ikuspuntu ezberdinetatik. Batetik eguraldia, zoragarria benetan. Bestetik jendea, Zumaiatik 120 bat pertsona abiatu ziren Indamendiko tontorrera, eta hauen artean ume pila bat; benetan pozgarria hainbeste ume ikustea mendian gozatuz.
Hamaiketako eder bat egi ondoren sari banaketa egin genuen, bertan finalistei bere oroigarria eman genion (gogoratu hauek izan zirela finalistak: Aritz Urbieta, Ohian Urbieta, June Bengoetxea, Uxue Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain, Aiza Gogenola, Anuk Gogenola eta Jurgi Esnal) eta Ehun mendien finalistei bere domina (Juanba Amonarriz eta Iñigo Castro). Ondoren zozketatu genituen hainbat erregalo eta jende asko gustura joan zen etxera bere opariakin. Dena amaitu zenean autobusa hartu eta etxera goiz eder bat pasa ondoren. Eskerrikasko denei eta ea hurrengo urtean horrelako beste egun bat pasatzeko aukera degun.

Indamendieguna 2017 119

Mai 16

Indamendi eguna 2017

Kaixo lagunok.
Aurten ere maiatzako hirugarren igandean, ohiturari jarraituz, Indamendi eguna ospatzera goaz. Igandean, aurten ere Elkanon izango da urtero egiten den festa txiki hori, bertan, aurreko urteko finalistei sariak banatuko bai zaizkie. Aurten ere baditugu ume finalistak: Aritz Urbieta, Ohian Urbieta, June Bengoetxea, Uxue Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain, Aiza Gogenola, Anuk Gogenola eta Jurgi Esnal. Baita ere badago ehun mendien lehiaketa burutu dutenak: Juanba Amonarriz lehen aldiz eta Iñigo Castro bigarren aldiz. Irteera goizeko 9tan izango da beheko plazatik, handik Indamendiko tontorra egin, Elkanora jeitsi eta han salda bero bat, pintxoa eta edaria egongo da azaltzen den guztientzat, doanik. Sari banaketa egin eta amaitu ondoren autobusa egongo da Zumaiara jendea ekartzeko. Espero degu eguraldia lagun izatea eta jendea animatzea goiz eder bat pasatzeko aukera izango degu eta. Iganderarte.
Hola a todos.
Este año también el tercer domingo de Mayo celebraremos el dia de Indamendi. Como ya sabreis en esta fecha se aprovecha para hacer un dia de fiesta y premiar a los finalistas del año pasado. Este año también la fiesta se celebrará en Elkano. Otro año más también tenemos finalistas: Aritz Urbieta, Ohian Urbieta, June Bengoetxea, Uxue Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain, Aiza Gogenola, Anuk Gogenola y Jurgi Esnal . También se premiará a los socios que han completado el concurso de los cien montes: Juanba Amonarriz en su primer centenario e Iñigo Castro en su segundo centenario. La salida será a las 9 de la mañana desde la plaza de abajo, de allí subiremos a Indamendi, bajar a Elkano donde se obsequiará con un caldo caliente, un pintxo y bebida gratis. Una vez finalizado el reparto de premios esperará un autobus que llevará a Zumaia a todo aquel que así lo quiera. Esperamos que nos acompañe el tiempo y se anima el máxímo de gente para disfrutar de un maravilloso dia. Hasta el domingo.

IMG_1477

Mai 03

Sanpedrotako irteera

Kaixo guztioi:
Aurten, San Pedrotan aurreko urteetan Pirineota joan geran bezela, oraingoan Guadarramako mendilerroa ezagutzeko asmoakin prestatu degu irteera hau. Badira urte batzuk joan ginela inguru horietara, baina eguraldi txarra zela eta ez genuen egin pentsatutakoa. Ea aurten zorte gehiago degun eta aurreikusitakoa betetzen degun. Plana honako hau izango litzateke: irteera ekainaren 29an, goizeko 8etan; autobusez joango ginateke Segoviako hiriburura eta han ordu batzuk libre hiria ezagutzeko (bazkaria norberaren kontura), ondoren Cercedillako ostatura. Hurrengo egunean lehen ibilaldia: Cotostik irten Peñalara (2428 m) mendia egin eta Granja de San Ildefonsora jeitsi. Hurrengo egunean beste irteera bat: Navacerradatik atera, Maliciosa (2227 m) eta Cabeza de Hierro Mayor (2381 m) egin eta berriro Navacerradara (bi irteera hauen track berriak jarrita daude weborrian). Azken egunean etxera itzulera. Itzulerako bidaian Lerma herrian geratuko gera eta denok bazkaltzera jatetxe batean. Egun guzti hauetan lehen aipatu degun bezela Cercedillako ostatu batean egongo gera pentsio erdian. Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideak 210€ eta bazkide ez direnak 225€. Prezio honetan pentsio erdia, bidaia eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. Mendian ibiltzeko janaria norberak eraman beharko du. Izen emateko epeak hauek dira Maiatzak 8tik Ekainak 12rarte. Beti bezala diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Animo, zuen zain gaude.

Hola a todos.
Este año, a diferencia de los anteriores no iremos a Pirineos sino a la Sierra de Guadarrama. Hace ya algunos años que fuimos a dicha sierra, pero debido al mal tiempo no pudimos hacer todo lo que estaba planeado. Haber si este año tenemos más suerte y podemos hacer lo que hemos preparado. El plan sería el siguiente: salida el día 29 a las 8 de la mañana en autobús para ir a Segovia capital, allí dispondremos de algunas horas para conocer la ciudad (la comida será a cuenta de cada uno) y después ir a hospedarnos a Cercedilla. Al dia siguiente haremos la primera excursión: desde el puerto de Cotos subir a Peñalara (2428 m) y bajar a la Granja de San Ildefonso. El siguiente dia desde Navacerrada subir a Maliciosa (2227 m) y Cabeza de Hierro Mayor (2381 m) para volver a Navacerrada (los nuevos tracks de estas dos excursiones estan en la página web). El domingo vuelta a casa. En el viaje de vuelta pararemos en Lerma donde celebraremos la comida en un restaurante. Como hemos comentado antes, todos los dias nos alojaremos en un hotel de Cercedilla a media pensión. Los precios serán estos: 210€ para los socios y 225€ para los no socios. En este precio entra la media pensión, el viaje en autobús y la comida del último dia en Lerma. Las comidas del monte para los dos dias tendrá que llevar cada uno. Los plazos para inscribirse serán desde el 8 de Mayo hasta el 12 de Junio. Como siempres el ingreso de la inscripción se realizará en Euskadiko kutxa (Caja Laboral) en la cuenta ES27 3035 0037 44 0370007083. No olvidar poner el nombre. Los justificantes podeis dejar en el estanco de arriba o enviar por email a la siguientes dirección: indamendi1@gmail.com. Animo, os esperamos.

Older posts «

» Newer posts